2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala

BULIMIA
Sintoma fisikoak

  • Pisuaren gorabeherak bost edo hamar kilogramo denbora gutxian
  • Irudi osasuntsua itxuraz, gaixotasuna antzematea
  • Eztarriko narritadura
  • Giharretako nekea eta mina
  • Aurpegiaren inflamazioa
  • Nesken kasuan hilekoaren irregulartasuna
  • Lo eza
  • Gehiegizko izerdia esku eta oinetan
  • Buruko mina
  • Listu guruinak handitu eta esku gainak mintzen zaizkie.
  • Hortzetako esmaltea hondatzen zaie

Sintoma psikologikoak

  • Pisuarekiko gehiegizko kezka
  • Jaten gelditu eziniko sentsazioak
  • Barau egiten dute betekadak orekatzeko.
  • Laxante eta diuretikoen gehiegizko erabilerak
  • Jatorduen ondoren sarritan joaten dira komunera
  • Maiz pisatzen dira
  • Jatordutan urduritzen dira.
  • Ingurukoekin gezurretan ibiltzen dira
  • Janaria objektu pertsonaletan izkutatzen dute.
  • Jakiak desagertzen dira sukaldean
  • Ziurtasun eza, onespen beharra
  • Gehiegizko interesa erakusten dute janari eta dietei buruzko iragarkietaz.
  • Erraz antzematen diren umore aldaketak
  • Izaera aldaketak: depresioa, errudun sentimendua, tristurak, kontrol ezaren sentsazioa.Autokritika zorrotza.
  • Gehiegizko kezka bere itxura fisikoari buruz
  • Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua


 GAIXOTASUNAK:

  • ANOREXIA

Anorexia hitzak jangurarik eza, gaixotasun askotan sintomatzat hartzen denean. Anorexia urduriarekin nahastu ohi den terminoa da: anorexia urduria, ordea, jate nahaste bat da, pisu jaitsiera eragiten duena eta heriotza eragin dezakeena.


GAIXOTASUNAK:

  • BULIMIA

Bulimia (Bulimia nervosa) jate nahaste bat da, aseezineko janaldi handiak egin eta ondoren errua, depresioa eta lotsa eragiten dituena. Gaixotasun hau 19 urte inguruan ematen da. Gaixoak, gatazkatsuak, oldartsuak eta intoleranteak izaten dira, presio sozialen, etxeko lanen eta ... aurrean.
Pertsona hauek, ezin dituzte jatera behartzen dituzten inpultsoak kontrolatu, baina errudun sentitzearen eta lotsaren ondorioz oka egitera edo laxanteak hartzera behartzen dituzte edo baita ez jatera ere. Bulimikoek astean hamabost aldiz edukitzen dituzte betekadak eta okaldiak. Eduki energetiko handiko janari asko goseak baleude bezala irensten dute eta betekadaren ondoren oka egiten dute edota laxanteak erabiltzen dituzte, sabela usteko eta jaten jarraitzeko. Betekada bakoitzean 10.000 eta 40.000 kaloriakontsumitzera iritsi daitezke.

2014(e)ko martxoaren 26(a), asteazkena

Oinarrizko
Edo basala bizi funtzioak mantentzeko gorputzak behar duen gutxienezko energia da. Atseden egoeran bizitza mantentzeko erabiltzen dugun energia hain zuzen ere. Gizonezkoetan oinarrizko metabolismoa altuagoa izango da, honetan eragiten duten faktoreak:

Sexua: gizonezkoek masa muskular handiagoa dute, muskulu ehuna metabolikoki oso aktiboa da eta androgeno eta hormona tiroideo gehiago dituzte; hauek oinarrizko metabolismoa igoko dutelarik

Gorputzaren azalera: azaletik beroa galtzen da. Honela kontuan hartu behar da gorputz azalera eta bolumenaren arteko proportzioa.

Adina edo bizitza-aroa: gazte baten oinarrizko metabolismoa altuagoa da helduetakoa baino. Hau gaztearen aktibitate muskularra altuagoa delako eta ehun berriak sortzen dituelako da.

Gorputz tenperatura: gero eta tenperatura altuagoa izan oinarrizko metabolismoa altuagoa izango da.

Haurdunaldi edo edoskitze aroa: oinarrizko metabolismoa altuagoa izango da bi kasu hauetan. Alde batetik, haurdunaldiaren kasuan amak bere metabolismoa eta fetoarena mantendu behar ditu. Bestalde, edoskitzaroan, esnea ekoizteko oinarrizko metabolismoa altuagoa izan beharko da.

Klima: kanpo tenperatura gero eta baxuagoa izan oinarrizko metabolismoa altuagoa da, gorputz barneko tenperaturamantentzeko.

Hormonak: hormonek oinarrizko metabolismoa handituko dute.


Funtzioak
Dietaren funtzioak honako hauek izango dira:
Gorputzeko ehun berriak ekoizteko beharrezkoak diren monomeroak dietak emango. Ehun berrien makromolekulak ekoizteko beharrezkoak izango baitira monomeroak.
Gorputzeko gastu eta behar energetikoa asetzea.
Erregulazioa: gorputzeko erreakzio biokimikoa erregulatzeko behar diren bitaminak eta mineralak dietak emango ditu.
Ura eskuratu: Dietaren bidez ura lortuko da. Egunero 2-2,5 l ur galtzen ditugu, honela bolemia mantentzeko kopuru berdina lortu beharko dugu.



Elikagaien jatorriaren araberakoak

Elikagaien jatorriaren araberakoak: 
Barazkijalea: arrazoi etiko, ekonomiko, erlijioso, ekologiko eta abarrengatik haragirik gabeko dieta. Mota ugarikoak izan daitezke animalietatik eratorriak diren elikagaiak (arrautzak, esnea, etab.) onartzen dituzten edo ez arabera.


Orojalea: bai animalia haragia eta barazkiak onartzen dituen dieta, ohikoena giza-espeziean.



Haragijalea: haragiz osaturiko dieta, oso arraroa gizakiengan, inuit bezalako herrietan izan ezik.


2014(e)ko martxoaren 24(a), astelehena

Dieta gorputzaren beharrak asetzeko egunero hartu behar diren elikagaien multzoa da. Orekatua izan behar da osasuntsu mantentzeko,biomolekula mota ezberdinez osatuta eta elikagai hauen portzentajea konstante mantenduta.

Orokorrean gure dietan hartu behar ditugun elikagaien portzentajea honako hau da:
Karbohidratoak %50
Lipidoak %30
Proteinak %15

Dietan hartzen diren elikagaien kaloria kopuruaren arabera eta pertsona bakoitzari dagozkienaren arabera orokorki dieta hiru motetan sailka daitezke:
Hiperkalorikoak: gizentasuna, hipertentsioa, arteriosklerosia eta abar sor ditzaketenak
Normokalorikoak: pertsona horren baldintzapenetara egokitua.
Hipokalorikoak: anemia, hipobitaminosia, etab. eragin ditzaketenak