Edo basala bizi funtzioak mantentzeko gorputzak behar duen gutxienezko energia da. Atseden egoeran bizitza mantentzeko erabiltzen dugun energia hain zuzen ere. Gizonezkoetan oinarrizko metabolismoa altuagoa izango da, honetan eragiten duten faktoreak:
Sexua: gizonezkoek masa muskular handiagoa dute, muskulu ehuna metabolikoki oso aktiboa da eta androgeno eta hormona tiroideo gehiago dituzte; hauek oinarrizko metabolismoa igoko dutelarik
Gorputzaren azalera: azaletik beroa galtzen da. Honela kontuan hartu behar da gorputz azalera eta bolumenaren arteko proportzioa.
Adina edo bizitza-aroa: gazte baten oinarrizko metabolismoa altuagoa da helduetakoa baino. Hau gaztearen aktibitate muskularra altuagoa delako eta ehun berriak sortzen dituelako da.
Gorputz tenperatura: gero eta tenperatura altuagoa izan oinarrizko metabolismoa altuagoa izango da.
Haurdunaldi edo edoskitze aroa: oinarrizko metabolismoa altuagoa izango da bi kasu hauetan. Alde batetik, haurdunaldiaren kasuan amak bere metabolismoa eta fetoarena mantendu behar ditu. Bestalde, edoskitzaroan, esnea ekoizteko oinarrizko metabolismoa altuagoa izan beharko da.
Klima: kanpo tenperatura gero eta baxuagoa izan oinarrizko metabolismoa altuagoa da, gorputz barneko tenperaturamantentzeko.
Hormonak: hormonek oinarrizko metabolismoa handituko dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina